Posts

Showing posts from 2018

Zirkuitu elektrikoa probatzen 1

Image
Behin konektatuata, kontruratu gara H zubia kontrolatzeko eredu honetan bakarrik 4 pin ateratzen direla (+ 5V-ko irteera bat eta GND bat). Baina guk 3 motor ditugunez, 6 pin beharko genituzke , hau da, beste H zubi bat beharko dugu, edo 3 eta horrela encoderetarako beste pin batzuk libre izango genituzke, baina azkenengo hau ez dago guztiz argi. Bestalde elikatze iturri egokia oraindik ez daukagunez ezin izan dugu motorrra frogatu, beraz hurrengo astean elikatze iturria lortuko dugu bai edo bai.

Zirkuitu elektrikoaren eredua

Image
    Motorra H zubira nola konektatu ikusteko, web orri bat aurkitu genuen interneten, antzeko proiektua egiten ari diren ikaskideekin batera. Gaur, bertan erakusten zaiguna praktikan jarri dugu benetan erabilgarria suertatuko zaigun ikusteko

Motorraren elikatze iturria

Image
           Motorrak korronte kontinuoa beharko duenez, ordenagailu batzuei elikatze iturri kendu diegu, eta, modu horretan, elikatze iturria 220v-ra konketatu dezakegu eta elikatze iturriak guk bhar dugunean bilakatuko du (12V eta 0,3A).        Instutuan zehar ordenagailu zaharren bila egon ondoren,azkenean aurkitu genuen erabiltzen ez zen elikatze iturri bat. Hala ere, probatu nahi izan genuenean deskubritu genuen elikatze iturri honek 0,5A besterik ez dituela ematen,eta guk 0'3A behar ditugu. Hala ere, ziurtatzeko, polimetroarekin neurtu genuen eta kable gehienek ez zuten tentsiorik ematen. Orain soluzio bilaari gara eta bien bitartean,antzerako proiektua baina tornoarekin egiten ari diren ikaskideek beraien elikatze iturria uzti digute,0,3A eman ditzakeena.

H zubiak

Image
Motorra kontrolazteko H zubiak erabiliko ditugu, eta probak egiten hasteko oso baliogarria suertatu dakiguken irudi hau aurkitu genuen antzerako proeiktu bat egiten ari diren ikaskideek eta guk.

Baldintzak Node-Red

Image
     Guk lortu nahi duguna programatzeko baldintzak erabili behar genituela konturatu ginen, baina guk Phytonen baldintzak egiten dakigun arren, ez genekien NodeRed-en nola egin. Web orri bat aurkitu genuen NodeReden baldintzak nola erabili azaltzen zituena eta horko instrukzioak jarraituz Opto 22 pack-a instalatu genuen, "read" eta "write" funtzioak betetzen dituzten blokeak lortu ditugu honela.

Switch-ak programatzen

Image
     Beste egunean instalatutako Dashboard PAC -a instalatuz lortu genituen nodo guztietatik switch-ak erabiliko ditugu batez ere. Gaurko egunean hauek programatzen ikasi ditugu.      Lehenengo Switch -a editatzeko talde berri bat sortu dugu "Add a new ui_group" sakatuz eta hori editatuz. Orduan taldeari izen bat eman diogu (adibidez X) eta 1 izeneko taulan sartu dugu. Horrela beste bi talde sortu ditugu (Y eta Z).      Talde bakoitzari bi switch jarri dizkiogu, at aurrera eta geldik egoteko eta bestea atzera eta geldik egoteko. Eta horrela geratu zaigu dashboard -a:

Nodered-eko lehenengo PAC-a

Image
Aste honetan gure NodRed-ean lehenengo PAC-a instalatu dugu. Horretarako lehendabizi menuan "manage pallete" agertzea lortu dugu. Honekin guk nahi dugun Dashboard izeneko PAC-az gain beste batzuk ere instalatu ahal izango ditugu behar izatekotan. Behin "manage pallete" horretan gure Dashboard-a hautatuta instalatu eta segituan nodo berriak agertu zaizkigu.  Nodo berri hauen artean button, switch eta slider izango dira gure ustez gehien erabiliko ditugunak.

Motorrak

Image
    Aste honetan iritsi zaizkigu gure proiekturako behar genituen motorrak! Hiru dira, bat ardatz bakoitzeko (X,Y,Z) eta paso a paso motakoak. Motorrak bi bobina ditu eta kableak ze bobinatakoak diren jakiteko trukotxo bat daukagu: Normalean motorraren ardatza erraz birarazi daiteke atzamarrekin baina bobina berekoak diren bi kableak konektatuz gero, zirkuitua itxi egingo da eta ardatza biraraztekotan askoz gehiago kostatuko zaigu.     Metodo horren bidez jakin dugu gure motorreko kable beltz eta berdea bobina batekoak direla eta urdina eta gorria bestekoak. Motorraren kontrola edukitzeko raspberry-ra konektatuko dugu, baina honek 5V-ko tentsioa besterik ez duenez, beste iturri batera konektatu beharko dugu, hori bai, motorrak korronte kontinua behar duenez, probableena da bateria bat erabili behar izatea.

Node Red

Image
    Aste honetan pin-en kontrola simulatzeko balio duen programa batekin aritu gara lanean: Node Red. Dataplicityren bidez nodered instalatu genuen gure raspberryan eta IP-a edukita edozein gailutik sartu gaitezke nodered-an raspberryaren IP-a eta sarea jarriz. Programa honekin errazagoa izango zaigu gure proiekturako behar ditugun PIN-ak aukeratzea eta hoiek konfiguratzea.

Diseinua

Image
Hasi gara muntaian pentsatzen eta motorra eta encoderra barruan edukiko dituen kaxak diseinatu ditugu. Bi piezako kaxak izango dira, materialak barruan ondo montatu ahal izateko, eta alde bakoitzean borobil itxurako zulo bana egingo dugu konexiorako kableak eta motorraren ardatza kanpoaldearekin konektatzeko. Oraindik materiala ez daukagunez, eta nehurriak-zehatz mehatz ez dauzkagunez, diseinu hau aldatzen joango da. Oraingoz hau da pentsatu duguna:

PuTTY eta tightvnc

Image
    Aste honetan lantzen ari garena raspberry-a beste ordenagailu batetik kontrolatzea da. Horretarako, raspberryko konsola eta PuTTY deituriko programa behar dugu. Azken hau ordenagailuan instalatuko dugu. Hori eta tightvncserver erabilita, raspberryaren mahaigainean sartzzea lortu genuen.

Dataplicity

Image
                                                        Gureraspberrya era remotoan kontrolatzeko,online dagoen dataplicity-n erregistratu gara Honen bidez, edozein ordenagailutik komadoak bidali ahalko dizkiogu raspberryan bertan sartu behar izan gabe.

RASPBERRY-A

Image
Gure fresadora raspberryaren bidez kontrolatzeko asmoa dugunez, aste honetan berarekin lanean hasi gara. Lehenengo raspberryan nahi genuen sistema erabaki behar izan genuen, eta ikerketa txki bat burutu ondoren raspbian deiturikoa zela gomendagarriena erabaki genuen. Behin erabaki hori hartuta, sd txartelean instalatu dugu programa eta raspberrya monitore bati konektatu bezain pronto instalatzeko aukera izan dugu.

URTEKO PLANGINTZA

Image

Gure ideia

Image
Momentu honetan daukagun fresadora edukita, pentsatzen hasi gara gure proiektua nola kudeatu. Lehenik eta behin, poleak lotzeko uhalak jarriko ditugu, eta fresadora horiekin ondo dabilela ziurtatu. Behin hori eginda, gure asmoa X, Y eta Z ardatzetan motorrak jartzea da. Horretarako bi ardatzak lotu beharko ditugu.   Ondoren, sentsoreak kokatuko ditugu: Encoder bat jarriko dugu motor bakoitzeko, horrek motorraren birak kontatuko ditu eta horrela presizio handiagoz erabiliko dugu fresadora. Karrera amaireak erabiliko dutugu 0 puntua zehaztu eta hortik aurrera kontatzen hasi ahal izateko. Y ardatza orokorrean kontrolatzen duen egitura eta horri eragiten dion manibela elkartzen dituen egitura apurtuta dago, eta konpondu beharra daukagu, manibela ardatzarekin elkartzeko.

MATERIALAK

Image
Hauek dira proiekturako aurreikusten ditugun materialak: 3 motor 12v-koak X, Y eta Z ardatzak mugitzeko erabiliko ditugu Poleak konektatzeko uhalak : Fresa ez dabil abiadurak kontrolatzen eta mugimendua transmititzen dituen bi poleen arteko uhala falta zaigulako. Horregatik, motorrak funtzionatzen duen arren, lehenengo poleak ez dio bigarrenari mugimendua transmititzen. Motorra engranaiarekin konektatzeko ardatza Motorra estaltzeko eta eusteko  polikarbonatozko xaflak Bi easy driver motorra kontrolatzeko 3 encoder, 1 motor bakoitzeko 6 final de karrera

FUNTZIONAMENDU ARAUAK

Image
    Proiektua ahalik eta hoberen aurrera eraman ahal izateko funtzionamendu arau batzuk hartzea aukera ona dela uste dugu. Kurtsoan zehar edozein arazo edota desberdintasun baldin badago, aldezaurretik hitzartutako arau hauen arabera jokatu beharko dugu, inongo aitzakiarik gabe. Erabakiak hartzea     Gantt-en diagrama sortzen ari gara gure proiektuari urte osoan zehar jarraipen zentzudun bat eman ahal izateko. Bertan, gure proiektua ahalik eta zati txikienetan zatitu dugu jarraipen errazago bat emateko. Zati bakoitzari arduradun bat jarri diogunez, zerbaitetan ados ez gaudenean atal horren arduradunak edukiko du azken hitza eta berak hartu beharko du erabakia. Norbait falta baldin bada     Egunen batean gutariko norbait falta baldin bada, taldeko beste partaideak egun horretarako zeukan lanarekin jarraitu beharko du, inongo alteraziorik gabe. Hala ere, ikusten baldin badu bestearen lana egiteko denbora daukala faltatu den pertsona lagundu dezke bere lana aurreratu

AURKEZPENA

Image
Sortu dugun blog honen helburua, fresadora manual bat CNC fresadora batean bihurtzeko prozesua erakustea da.     2.batxilergoko teknologiako bi ikasle gara eta aurten burutu beharko dugun proiektuari buruzko sarrerak egingo ditugu blog honetan. Erabiltzen ez den fresadora bat CNC bitartez kontrolatzea dugu helburu, guk sortutako software bat erabiliz.