FUNTZIONAMENDU ARAUAK

    Proiektua ahalik eta hoberen aurrera eraman ahal izateko funtzionamendu arau batzuk hartzea aukera ona dela uste dugu. Kurtsoan zehar edozein arazo edota desberdintasun baldin badago, aldezaurretik hitzartutako arau hauen arabera jokatu beharko dugu, inongo aitzakiarik gabe.


Erabakiak hartzea

Erlazionatutako irudia
    Gantt-en diagrama sortzen ari gara gure proiektuari urte osoan zehar jarraipen zentzudun bat eman ahal izateko. Bertan, gure proiektua ahalik eta zati txikienetan zatitu dugu jarraipen errazago bat emateko. Zati bakoitzari arduradun bat jarri diogunez, zerbaitetan ados ez gaudenean atal horren arduradunak edukiko du azken hitza eta berak hartu beharko du erabakia.


Norbait falta baldin bada

    Egunen batean gutariko norbait falta baldin bada, taldeko beste partaideak egun horretarako zeukan lanarekin jarraitu beharko du, inongo alteraziorik gabe. Hala ere, ikusten baldin badu bestearen lana egiteko denbora daukala faltatu den pertsona lagundu dezke bere lana aurreratuz. Faltatu den partaideak erabaki beharko du denbora daukan galdutako lana klasean gehiago lan eginez eguneratzeko edo etxean egin beharko duen.

 

Popular posts from this blog

Baldintzak Node-Red

Nodered-eko lehenengo PAC-a

Motorraren elikatze iturria