Posts

Showing posts from February, 2019

2019-02-28 Gantt

Image

Motorren programazioa l

    Proiektua ezin badugu guk nahi bezala egin, beste alternatiba batzuk pentsatzen gaude. Adibidez, hasieran deskartatu genuen arren, NodeRed erabil genezake aurkitu dugun informazioa erabiliz. Proiektu honen zati zailena motorrak programatzea denez, hau egiteko modu posible asko bilatu behar ditugu. Bien bitartean, motorrak nola kokatu pentsatzen ari gara, bai eta gure ideien eskemak egiten ere.

Gure plana (otsailak 25)

Gaur, Rboblog blogean proposatzen duen programa frogatu dugu konsolaren bidez. Webgune hau berez L293 driver batentzako dago pentsatua, baina behin programa hori ulertuta aurretik geneukan Calnini's blogekoa konpondu dugu Syntax errorerik ez izateko. DRV8825-ak iristen zaizkigunean motorrekin frogatuko ditugu programak eta behin motorrek biratzea lortzen dugunean, programa gure beharretara (botoi bat sakatzean edo komando bat jartzean gelditzea...) moldatuko dugu. Horrez gain, pasa den astean beingoz manibelak kentzea lortu genuen. Orain bakarrik motorrak lotu behar ditugu. Baina horretarako, eskatutako lotailuak behar ditugu, beraz Gorka eta Julenenak erabiliko ditugu ideiabat egiteko eta proiektua aurreratzeko.

Aurrerapenak programazioarekin

    Atzo, Phytonen komando zehatz batzuk erabili ahal izateko librarya instalatzea lortu genuen azkenean!!! Saiakera askoren ondoren eta hainbat web orri desberdin kontsultatu ondoren, kontsolaren bidez instalatu genuen librarya. Honekin, aurreko egunetan martxan jartzen saiatu ginen programaketak martxan jartzea espero dugu, izan ere, lehen Syntax Error mezua agertzen bazen ere orain libary-a instalatuta funtzionatuko dutela uste dugu.

Programazioarekin arazoak I

Aste honetan berriro ere motorraren programazioarekin aritu gara. Internetan aurkitutako apunte batzuekin saiatu gara baina  "SYNTAX ERROR"  jartzen zuen bahin eta berriro. Ankenean gure IKT irakasearekin hitz egin eta  library  bat instalatu behar dugula esan digu. Oraindik ez dakigunez zein den instalatu behar duguna bearekin berriiz hitz egin eta hurrengo astean instalatuko dugu. Bestalde, DRV8825-en eta akopladore batzuk eskatu ditugu. Oraindik gure kanpo egituren ideiean gahiako pentsatu behar dugu, baina lehenengo ea gure motorra lan-mahaia mugizeko potentzia nahikoa duen frogatu nahiko genuke.

Adafruit

Image
     Aste honetan, gure teknoko irakasleak eman zigun Adafruit plaka erabiltzen saiatu gara. Plaka hau Raspberry-a eta motorra konektatzeko eta hura programatzeko balio du.  Interneten aurkitutako eskema bat gida modura hartuz, motoirreko konexioak egin eta... ¡GUTXIENEZ EZ ZAIGU PANTAILA ITZALI! Bina ez zihoan...       Azkenean, Adafruit hauei buruz informazio asko ez dugunez aurkitu, DRV8825 driverrak erostea etabaki dugu.

Kanpoko egiturak

      Gure  X eta Y ardatzak (mahaia aurrera, atzera, alde batera eta bestera mugitzea ahalbidetzen dituztenak), errodamenturik ez daukatenez, mahiarekin batera mugitzen dira. Beraz, ardatzak mugituarazten dituzten motorrak ere mugitu beharko dira. Hau da, ezin ditugu fresadorako egiturara lotu, beraz gure aurreko ideia (3D inprimagailuarekin egin nahi genituen kaxatxoena) moldatu edo deusestatu beharko dugu.       Z ardatza mgitzen duen motorra (fresa gora eta behera mufgitzea ahalbidetzen duena), aldiz bai geldik dagoela. Beraz, fresadorean (metalezko txapan) zuloak egin eta torlojuekin finkatuko dugu motorra.

Motorrak konektatzea 2

Guk H zubiekin ikusitako eredua frogatu eta funtzionatzen ez zuela ikusi genuenez, driverak erabiltzea erabaki dugu. Ikusi ditugunen artean, DRV8825 dirudi aukera hoberena. Hau Raspberry-ra eta motorretara konektatzeko bi lik hauek erabiliko ditugu erreferentziatzat. Bata ingelesez dago ( hemen ) eta bestea gazteleraz ( hemen ). Horrez gain, ikusi dugu Python-en programatzen dituztela, beraz Node-red alde batera utzi eta hau ikasten hasiko gara.