Posts

Showing posts from October, 2018

URTEKO PLANGINTZA

Image

Gure ideia

Image
Momentu honetan daukagun fresadora edukita, pentsatzen hasi gara gure proiektua nola kudeatu. Lehenik eta behin, poleak lotzeko uhalak jarriko ditugu, eta fresadora horiekin ondo dabilela ziurtatu. Behin hori eginda, gure asmoa X, Y eta Z ardatzetan motorrak jartzea da. Horretarako bi ardatzak lotu beharko ditugu.   Ondoren, sentsoreak kokatuko ditugu: Encoder bat jarriko dugu motor bakoitzeko, horrek motorraren birak kontatuko ditu eta horrela presizio handiagoz erabiliko dugu fresadora. Karrera amaireak erabiliko dutugu 0 puntua zehaztu eta hortik aurrera kontatzen hasi ahal izateko. Y ardatza orokorrean kontrolatzen duen egitura eta horri eragiten dion manibela elkartzen dituen egitura apurtuta dago, eta konpondu beharra daukagu, manibela ardatzarekin elkartzeko.

MATERIALAK

Image
Hauek dira proiekturako aurreikusten ditugun materialak: 3 motor 12v-koak X, Y eta Z ardatzak mugitzeko erabiliko ditugu Poleak konektatzeko uhalak : Fresa ez dabil abiadurak kontrolatzen eta mugimendua transmititzen dituen bi poleen arteko uhala falta zaigulako. Horregatik, motorrak funtzionatzen duen arren, lehenengo poleak ez dio bigarrenari mugimendua transmititzen. Motorra engranaiarekin konektatzeko ardatza Motorra estaltzeko eta eusteko  polikarbonatozko xaflak Bi easy driver motorra kontrolatzeko 3 encoder, 1 motor bakoitzeko 6 final de karrera