Posts

Showing posts from March, 2019

Motorrek biratzen dute!

    Aurreko postean esan bezala, Arduino erabili dugu, eta horren eta instalatutako programaren bidez motorrak biraraztea lortu dugu! Hau aurrerapauso handi bat da gure proiektuan, izan ere, ikusi ahal izango dugu ea motorrek ardatzak birarazteko indar nahikoa daukaten eta horren arabera egin behar ditu7gun estrukturak. Behin motorrentzako estrukturak egiten ditugunean motorraren pausoen prezisioa eta ajustea gelditzen zaigu!

Motorren programazioa lll

Image
    Phyton eta DRV-8825-ak erabiliz aurrerapenik ez genuela egiten ikusita, motorrak Arduino erabiliz biraraztea erabaki dugu. Tornoa egiten ari diren gure ikaskide Julen eta Gorkak pasaden astean lortu zuten motorrak Arduino erabiliz biraraztea eta gure modura ezinezkoa ikusten genuenez modu berdinean egitea erabaki dugu.     Honetarako, Profesor GarcĂ­ak bere youtubeko bideoetan ematen zuen informazioa erabiltzen ari gara eta horren arabera Arduino instalatu dugu, bai eta motorrak kontrolatzea baimentzen digun programa bat ere.     Irudian ikusi daitekeen moduan, Arduino Uno plaka erabiltzen ari gara, gainean cnc shiled A4988 daukana. Kontroladore honek 3 motor kontrola ditzake beraz guztiz egokia da guretzat!

Motorren programazioa ll

    Erabiltzen ari ginen Rototron web orriko kodeak errore asko ematen zizkigun, horregatik, stackoverflow  web orrian laguntza eskatu genuen eta bertako proposamenekin errorerik gabeko kodea lortu genuen. Hala ere, kode honekin ez dugu motorra mugitzea lortu. Orain beste bat erabiltzen ari gara, Carlini's Blog -ean aurkitutakoa. Honek ere erroreak ematen dizkigu eta ez zaizkigu aukera gehiago bururatzen! Norbaitek proposamenen bat baldin badauka, eskertuko genuke!!