Posts

Showing posts from 2019

Proiektuaren aktualizazioa

    Motorrak ardatzetan jarri ditugu haien funtzionamendua ikusteko eta orain estruktura 3D imprimagailuan egitea falta zaigu! Diseñua badaukagu baina orain imprimagailuak behar bezala funtzionatzea falta zaigu.     Bestetik, 6 "final de carrera" jartzea erabaki dugu, bat ardatz bakoitzaren mutur bakoitzeko. Final de carrerak seriean konektatuta daude NormallyClosed funtzioan. Horren arabera, ardatza muturrera iristen denean zirkuitu guztia paralizatuko da motorrak izorratu ez daitezen.

Motorrek biratzen dute!

    Aurreko postean esan bezala, Arduino erabili dugu, eta horren eta instalatutako programaren bidez motorrak biraraztea lortu dugu! Hau aurrerapauso handi bat da gure proiektuan, izan ere, ikusi ahal izango dugu ea motorrek ardatzak birarazteko indar nahikoa daukaten eta horren arabera egin behar ditu7gun estrukturak. Behin motorrentzako estrukturak egiten ditugunean motorraren pausoen prezisioa eta ajustea gelditzen zaigu!

Motorren programazioa lll

Image
    Phyton eta DRV-8825-ak erabiliz aurrerapenik ez genuela egiten ikusita, motorrak Arduino erabiliz biraraztea erabaki dugu. Tornoa egiten ari diren gure ikaskide Julen eta Gorkak pasaden astean lortu zuten motorrak Arduino erabiliz biraraztea eta gure modura ezinezkoa ikusten genuenez modu berdinean egitea erabaki dugu.     Honetarako, Profesor Garcíak bere youtubeko bideoetan ematen zuen informazioa erabiltzen ari gara eta horren arabera Arduino instalatu dugu, bai eta motorrak kontrolatzea baimentzen digun programa bat ere.     Irudian ikusi daitekeen moduan, Arduino Uno plaka erabiltzen ari gara, gainean cnc shiled A4988 daukana. Kontroladore honek 3 motor kontrola ditzake beraz guztiz egokia da guretzat!

Motorren programazioa ll

    Erabiltzen ari ginen Rototron web orriko kodeak errore asko ematen zizkigun, horregatik, stackoverflow  web orrian laguntza eskatu genuen eta bertako proposamenekin errorerik gabeko kodea lortu genuen. Hala ere, kode honekin ez dugu motorra mugitzea lortu. Orain beste bat erabiltzen ari gara, Carlini's Blog -ean aurkitutakoa. Honek ere erroreak ematen dizkigu eta ez zaizkigu aukera gehiago bururatzen! Norbaitek proposamenen bat baldin badauka, eskertuko genuke!!

2019-02-28 Gantt

Image

Motorren programazioa l

    Proiektua ezin badugu guk nahi bezala egin, beste alternatiba batzuk pentsatzen gaude. Adibidez, hasieran deskartatu genuen arren, NodeRed erabil genezake aurkitu dugun informazioa erabiliz. Proiektu honen zati zailena motorrak programatzea denez, hau egiteko modu posible asko bilatu behar ditugu. Bien bitartean, motorrak nola kokatu pentsatzen ari gara, bai eta gure ideien eskemak egiten ere.

Gure plana (otsailak 25)

Gaur, Rboblog blogean proposatzen duen programa frogatu dugu konsolaren bidez. Webgune hau berez L293 driver batentzako dago pentsatua, baina behin programa hori ulertuta aurretik geneukan Calnini's blogekoa konpondu dugu Syntax errorerik ez izateko. DRV8825-ak iristen zaizkigunean motorrekin frogatuko ditugu programak eta behin motorrek biratzea lortzen dugunean, programa gure beharretara (botoi bat sakatzean edo komando bat jartzean gelditzea...) moldatuko dugu. Horrez gain, pasa den astean beingoz manibelak kentzea lortu genuen. Orain bakarrik motorrak lotu behar ditugu. Baina horretarako, eskatutako lotailuak behar ditugu, beraz Gorka eta Julenenak erabiliko ditugu ideiabat egiteko eta proiektua aurreratzeko.

Aurrerapenak programazioarekin

    Atzo, Phytonen komando zehatz batzuk erabili ahal izateko librarya instalatzea lortu genuen azkenean!!! Saiakera askoren ondoren eta hainbat web orri desberdin kontsultatu ondoren, kontsolaren bidez instalatu genuen librarya. Honekin, aurreko egunetan martxan jartzen saiatu ginen programaketak martxan jartzea espero dugu, izan ere, lehen Syntax Error mezua agertzen bazen ere orain libary-a instalatuta funtzionatuko dutela uste dugu.

Programazioarekin arazoak I

Aste honetan berriro ere motorraren programazioarekin aritu gara. Internetan aurkitutako apunte batzuekin saiatu gara baina  "SYNTAX ERROR"  jartzen zuen bahin eta berriro. Ankenean gure IKT irakasearekin hitz egin eta  library  bat instalatu behar dugula esan digu. Oraindik ez dakigunez zein den instalatu behar duguna bearekin berriiz hitz egin eta hurrengo astean instalatuko dugu. Bestalde, DRV8825-en eta akopladore batzuk eskatu ditugu. Oraindik gure kanpo egituren ideiean gahiako pentsatu behar dugu, baina lehenengo ea gure motorra lan-mahaia mugizeko potentzia nahikoa duen frogatu nahiko genuke.

Adafruit

Image
     Aste honetan, gure teknoko irakasleak eman zigun Adafruit plaka erabiltzen saiatu gara. Plaka hau Raspberry-a eta motorra konektatzeko eta hura programatzeko balio du.  Interneten aurkitutako eskema bat gida modura hartuz, motoirreko konexioak egin eta... ¡GUTXIENEZ EZ ZAIGU PANTAILA ITZALI! Bina ez zihoan...       Azkenean, Adafruit hauei buruz informazio asko ez dugunez aurkitu, DRV8825 driverrak erostea etabaki dugu.

Kanpoko egiturak

      Gure  X eta Y ardatzak (mahaia aurrera, atzera, alde batera eta bestera mugitzea ahalbidetzen dituztenak), errodamenturik ez daukatenez, mahiarekin batera mugitzen dira. Beraz, ardatzak mugituarazten dituzten motorrak ere mugitu beharko dira. Hau da, ezin ditugu fresadorako egiturara lotu, beraz gure aurreko ideia (3D inprimagailuarekin egin nahi genituen kaxatxoena) moldatu edo deusestatu beharko dugu.       Z ardatza mgitzen duen motorra (fresa gora eta behera mufgitzea ahalbidetzen duena), aldiz bai geldik dagoela. Beraz, fresadorean (metalezko txapan) zuloak egin eta torlojuekin finkatuko dugu motorra.

Motorrak konektatzea 2

Guk H zubiekin ikusitako eredua frogatu eta funtzionatzen ez zuela ikusi genuenez, driverak erabiltzea erabaki dugu. Ikusi ditugunen artean, DRV8825 dirudi aukera hoberena. Hau Raspberry-ra eta motorretara konektatzeko bi lik hauek erabiliko ditugu erreferentziatzat. Bata ingelesez dago ( hemen ) eta bestea gazteleraz ( hemen ). Horrez gain, ikusi dugu Python-en programatzen dituztela, beraz Node-red alde batera utzi eta hau ikasten hasiko gara.

Motorrak konektatzea

    Orain dela hilabete bat inguru, motorrak easy driver gabe raspberryarekin konekatzeko modu bat aurkitu genuen, H zubiak erabiliz. Elikatze iturriak ez zebiltzanez, behar ditugun baldintzak betetzen dituen "kargadore" bat erabili nahi genuen. Gaur, probatu dugunean, ez dabil, izan ere, kargadorearen 12V-ak motorrean eragin beharrean raspberryra doaz, eta itzali egiten da. Horegatik, easy driver bat beharko dugu. Hurrengo link-eko informazioa baliotsua suertatu dakiguke:  informazioa

FRESADORA KONPNDU DUGU!

Image
     Aste hau fresadora berriro montatzen pasa ondoren, atzo uhalak iritsi zitzaizkigun beraz fresadora probatu ahal izan du gu!

Elikatze iturriarekin arazoak 1

      Aurretik hartu genuen iturria ez dabilenez, beste bat hartu behar dugula konturatu gara. Hori dela eta, institutoan zehar beste baten bila joan ginen. Asko galdetu ondoren, IKT arduradunarekin aurkitu eta beste ordenagailu bat desmontatu genuen eta bertatik beste elikatze iturri bat hartu genuen. Behin hori eginda, ikusi genuen guk behar genituen baldintzak betetzen zituela (12V eta 0.3A). Segituan, hura zihurtatzeko, ailererretik polimetro bat hartu eta banaka kable guztiak konprobartu genituen. Azkenean, ikusi genuen guk behar genuen kablea ez zihoala, bai orea 5V-ko beste bi (bata berdea eta bestea morea) eta 0.5V -ko beste bat (grisa). Esan bezala guri horiek ez zaizkigu balio bina beste aukera batzuk kontsideratzen hasi baharko garela pentsatzen hasiak gara.

URTE BERRI ON!

Image
     Zorionak eta urte berri on!      Urte berri honetan gure proiektuarekin jarraitu eta amiztea espero dugu, maiatzan bukatzen baita gure ikasturtea. 2018aren laburpen txiki bat eta 2019n egitea esperoduguna idatziko dugu: 2018: Proiektua proposatu zigutenean nahiko urduri geunden baina gutxinaka lortu dugu bideratzea eta garrantzitsuena, lortu nahi duguna zehaztea, erraza ematen duen arren hori izaten baita zailena, helburua zein den argi edukitzea. Gainera, gure helburuaren nondik noranzkoak adosteaz gain, horretarako jarraitu beharko dugunaren bidearen ideia nagusia daukagu, hau da, badakigu gure fresadoraren funtzionamendua nolakoa izango den. Laburbilduz,  proiektuari buruzko gogoeta egiteko urtea izan da batez ere, eta gure helburur eta horietara iristeko bidea zehaztearena. 2019: Aurten proiektuaren sorkuntzan,batez ere fisikoan,  egingo dugu lan, izan ere, lortu beharrekoa ideia nagusiak praktikara pasatzea izango da. Gure aldetik, orain arte bezala jarraitzea espe