URTE BERRI ON!
Zorionak eta urte berri on!
2018: Proiektua proposatu zigutenean nahiko urduri geunden baina gutxinaka lortu dugu bideratzea eta garrantzitsuena, lortu nahi duguna zehaztea, erraza ematen duen arren hori izaten baita zailena, helburua zein den argi edukitzea. Gainera, gure helburuaren nondik noranzkoak adosteaz gain, horretarako jarraitu beharko dugunaren bidearen ideia nagusia daukagu, hau da, badakigu gure fresadoraren funtzionamendua nolakoa izango den. Laburbilduz, proiektuari buruzko gogoeta egiteko urtea izan da batez ere, eta gure helburur eta horietara iristeko bidea zehaztearena.
2019: Aurten proiektuaren sorkuntzan,batez ere fisikoan, egingo dugu lan, izan ere, lortu beharrekoa ideia nagusiak praktikara pasatzea izango da. Gure aldetik, orain arte bezala jarraitzea espero dugu, gutxinakalanean eta gauza berriak ikasten.