Motorrak

    Aste honetan iritsi zaizkigu gure proiekturako behar genituen motorrak! Hiru dira, bat ardatz bakoitzeko (X,Y,Z) eta paso a paso motakoak. Motorrak bi bobina ditu eta kableak ze bobinatakoak diren jakiteko trukotxo bat daukagu: Normalean motorraren ardatza erraz birarazi daiteke atzamarrekin baina bobina berekoak diren bi kableak konektatuz gero, zirkuitua itxi egingo da eta ardatza biraraztekotan askoz gehiago kostatuko zaigu.

    Metodo horren bidez jakin dugu gure motorreko kable beltz eta berdea bobina batekoak direla eta urdina eta gorria bestekoak.

Motorraren kontrola edukitzeko raspberry-ra konektatuko dugu, baina honek 5V-ko tentsioa besterik ez duenez, beste iturri batera konektatu beharko dugu, hori bai, motorrak korronte kontinua behar duenez, probableena da bateria bat erabili behar izatea.

Popular posts from this blog

Baldintzak Node-Red

Nodered-eko lehenengo PAC-a

Motorraren elikatze iturria