
Aste honetan gure NodRed-ean lehenengo PAC-a instalatu dugu. Horretarako lehendabizi menuan "manage pallete" agertzea lortu dugu. Honekin guk nahi dugun Dashboard izeneko PAC-az gain beste batzuk ere instalatu ahal izango ditugu behar izatekotan. Behin "manage pallete" horretan gure Dashboard-a hautatuta instalatu eta segituan nodo berriak agertu zaizkigu.
Nodo berri hauen artean button, switch eta slider izango dira gure ustez gehien erabiliko ditugunak.