Posts

URTEKO PLANGINTZA

Image

Gure ideia

Image
Momentu honetan daukagun fresadora edukita, pentsatzen hasi gara gure proiektua nola kudeatu. Lehenik eta behin, poleak lotzeko uhalak jarriko ditugu, eta fresadora horiekin ondo dabilela ziurtatu. Behin hori eginda, gure asmoa X, Y eta Z ardatzetan motorrak jartzea da. Horretarako bi ardatzak lotu beharko ditugu.   Ondoren, sentsoreak kokatuko ditugu: Encoder bat jarriko dugu motor bakoitzeko, horrek motorraren birak kontatuko ditu eta horrela presizio handiagoz erabiliko dugu fresadora. Karrera amaireak erabiliko dutugu 0 puntua zehaztu eta hortik aurrera kontatzen hasi ahal izateko. Y ardatza orokorrean kontrolatzen duen egitura eta horri eragiten dion manibela elkartzen dituen egitura apurtuta dago, eta konpondu beharra daukagu, manibela ardatzarekin elkartzeko.

MATERIALAK

Image
Hauek dira proiekturako aurreikusten ditugun materialak: 3 motor 12v-koak X, Y eta Z ardatzak mugitzeko erabiliko ditugu Poleak konektatzeko uhalak : Fresa ez dabil abiadurak kontrolatzen eta mugimendua transmititzen dituen bi poleen arteko uhala falta zaigulako. Horregatik, motorrak funtzionatzen duen arren, lehenengo poleak ez dio bigarrenari mugimendua transmititzen. Motorra engranaiarekin konektatzeko ardatza Motorra estaltzeko eta eusteko  polikarbonatozko xaflak Bi easy driver motorra kontrolatzeko 3 encoder, 1 motor bakoitzeko 6 final de karrera

FUNTZIONAMENDU ARAUAK

Image
    Proiektua ahalik eta hoberen aurrera eraman ahal izateko funtzionamendu arau batzuk hartzea aukera ona dela uste dugu. Kurtsoan zehar edozein arazo edota desberdintasun baldin badago, aldezaurretik hitzartutako arau hauen arabera jokatu beharko dugu, inongo aitzakiarik gabe. Erabakiak hartzea     Gantt-en diagrama sortzen ari gara gure proiektuari urte osoan zehar jarraipen zentzudun bat eman ahal izateko. Bertan, gure proiektua ahalik eta zati txikienetan zatitu dugu jarraipen errazago bat emateko. Zati bakoitzari arduradun bat jarri diogunez, zerbaitetan ados ez gaudenean atal horren arduradunak edukiko du azken hitza eta berak hartu beharko du erabakia. Norbait falta baldin bada     Egunen batean gutariko norbait falta baldin bada, taldeko beste partaideak egun horretarako zeukan lanarekin jarraitu beharko du, inongo alteraziorik gabe. Hala ere, ikusten baldin badu bestearen lana egiteko denbora daukala faltatu den pertsona lagu...

AURKEZPENA

Image
Sortu dugun blog honen helburua, fresadora manual bat CNC fresadora batean bihurtzeko prozesua erakustea da.     2.batxilergoko teknologiako bi ikasle gara eta aurten burutu beharko dugun proiektuari buruzko sarrerak egingo ditugu blog honetan. Erabiltzen ez den fresadora bat CNC bitartez kontrolatzea dugu helburu, guk sortutako software bat erabiliz.