Posts

Motorrek biratzen dute!

    Aurreko postean esan bezala, Arduino erabili dugu, eta horren eta instalatutako programaren bidez motorrak biraraztea lortu dugu! Hau aurrerapauso handi bat da gure proiektuan, izan ere, ikusi ahal izango dugu ea motorrek ardatzak birarazteko indar nahikoa daukaten eta horren arabera egin behar ditu7gun estrukturak. Behin motorrentzako estrukturak egiten ditugunean motorraren pausoen prezisioa eta ajustea gelditzen zaigu!

Motorren programazioa lll

Image
    Phyton eta DRV-8825-ak erabiliz aurrerapenik ez genuela egiten ikusita, motorrak Arduino erabiliz biraraztea erabaki dugu. Tornoa egiten ari diren gure ikaskide Julen eta Gorkak pasaden astean lortu zuten motorrak Arduino erabiliz biraraztea eta gure modura ezinezkoa ikusten genuenez modu berdinean egitea erabaki dugu.     Honetarako, Profesor GarcĂ­ak bere youtubeko bideoetan ematen zuen informazioa erabiltzen ari gara eta horren arabera Arduino instalatu dugu, bai eta motorrak kontrolatzea baimentzen digun programa bat ere.     Irudian ikusi daitekeen moduan, Arduino Uno plaka erabiltzen ari gara, gainean cnc shiled A4988 daukana. Kontroladore honek 3 motor kontrola ditzake beraz guztiz egokia da guretzat!

Motorren programazioa ll

    Erabiltzen ari ginen Rototron web orriko kodeak errore asko ematen zizkigun, horregatik, stackoverflow  web orrian laguntza eskatu genuen eta bertako proposamenekin errorerik gabeko kodea lortu genuen. Hala ere, kode honekin ez dugu motorra mugitzea lortu. Orain beste bat erabiltzen ari gara, Carlini's Blog -ean aurkitutakoa. Honek ere erroreak ematen dizkigu eta ez zaizkigu aukera gehiago bururatzen! Norbaitek proposamenen bat baldin badauka, eskertuko genuke!!

2019-02-28 Gantt

Image

Motorren programazioa l

    Proiektua ezin badugu guk nahi bezala egin, beste alternatiba batzuk pentsatzen gaude. Adibidez, hasieran deskartatu genuen arren, NodeRed erabil genezake aurkitu dugun informazioa erabiliz. Proiektu honen zati zailena motorrak programatzea denez, hau egiteko modu posible asko bilatu behar ditugu. Bien bitartean, motorrak nola kokatu pentsatzen ari gara, bai eta gure ideien eskemak egiten ere.

Gure plana (otsailak 25)

Gaur, Rboblog blogean proposatzen duen programa frogatu dugu konsolaren bidez. Webgune hau berez L293 driver batentzako dago pentsatua, baina behin programa hori ulertuta aurretik geneukan Calnini's blogekoa konpondu dugu Syntax errorerik ez izateko. DRV8825-ak iristen zaizkigunean motorrekin frogatuko ditugu programak eta behin motorrek biratzea lortzen dugunean, programa gure beharretara (botoi bat sakatzean edo komando bat jartzean gelditzea...) moldatuko dugu. Horrez gain, pasa den astean beingoz manibelak kentzea lortu genuen. Orain bakarrik motorrak lotu behar ditugu. Baina horretarako, eskatutako lotailuak behar ditugu, beraz Gorka eta Julenenak erabiliko ditugu ideiabat egiteko eta proiektua aurreratzeko.

Aurrerapenak programazioarekin

    Atzo, Phytonen komando zehatz batzuk erabili ahal izateko librarya instalatzea lortu genuen azkenean!!! Saiakera askoren ondoren eta hainbat web orri desberdin kontsultatu ondoren, kontsolaren bidez instalatu genuen librarya. Honekin, aurreko egunetan martxan jartzen saiatu ginen programaketak martxan jartzea espero dugu, izan ere, lehen Syntax Error mezua agertzen bazen ere orain libary-a instalatuta funtzionatuko dutela uste dugu.