FUNTZIONAMENDU ARAUAK
Proiektua ahalik eta hoberen aurrera eraman ahal izateko funtzionamendu arau batzuk hartzea aukera ona dela uste dugu. Kurtsoan zehar edozein arazo edota desberdintasun baldin badago, aldezaurretik hitzartutako arau hauen arabera jokatu beharko dugu, inongo aitzakiarik gabe. Erabakiak hartzea Gantt-en diagrama sortzen ari gara gure proiektuari urte osoan zehar jarraipen zentzudun bat eman ahal izateko. Bertan, gure proiektua ahalik eta zati txikienetan zatitu dugu jarraipen errazago bat emateko. Zati bakoitzari arduradun bat jarri diogunez, zerbaitetan ados ez gaudenean atal horren arduradunak edukiko du azken hitza eta berak hartu beharko du erabakia. Norbait falta baldin bada Egunen batean gutariko norbait falta baldin bada, taldeko beste partaideak egun horretarako zeukan lanarekin jarraitu beharko du, inongo alteraziorik gabe. Hala ere, ikusten baldin badu bestearen lana egiteko denbora daukala faltatu den pertsona lagu...